Gure ikastolan, geroz eta baliabide multimedia gehiago erabiltzen ditugunez, blog hau sortu genuen horiek jasotzeko asmoz.
Blog honetan, bideoak ez ezik, argazkiak eta podcast-ak (audio grabazioak) ere jarriko dizkizuegu. Honela, blog hau ikastolako multimedia ekoizpenen bilgunea bihurtu nahiko genuke.
Zuetako norbaitek ikastolako ekitaldiren baten erregistro grafikoa (bideoak nahiz argazkiak) baldin baduzue eta hemen zintzilikatua ikusi nahi baduzue, gurekin harremanetan jarri eta ahaleginduko gara hori egiten.