Tontxu Campos Ikastolan
Larunbata, 2006ko apirilaren 8a
Atala: Ikasleen lanak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Kontselaria den Tontxu Campos, gure ikastolan izan zen Kalitatearen Urrezko Q Saria banatzen. Ekitaldi laburra bezain interesgarriaren aurretik, ikastolako gelak bisitatu zituen eta gure ikasle eta irakasle askorekin solasean aritzeko aukera ez zuen galdu. Oso giro polita izan zen bizi izan genuena eta azpimarragarria izan zen Tontxuren gertutasuna.
Ekitaldi honen inguruko informazio osoa gure IKTeroak izeneko blogean aurkituko duzue
||